Argumento de Zer Luzea Negu Hau
Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, "Zer luzea negu hau". Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin. Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, denak datarik gabe doazen arren. Batzuetan nahiz besteetan, sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena.0