Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original
batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz.
Totalitarismoaren biktimek esne beltza edaten zutela adierazi zuen Paul Celan olerkari juduak, metafora mingots batean. Eta sententzia argia gehitu zuen: Heriotza Alemaniatik etorritako maisua dugu.