"Van Goghen belarri erdia" artista horren bizitzaren alderdi batzuetan oinarritutako komikia da, eta arrakastarik eduki ez zuen pintore haren irudiari garrantzia kentzeaz gain, irakurleak haren obran eta biografian sakontzera animatzea du helburu. Sortzaile holandarraren bizitzaren benetako zenbait gertakizunetatik eta Paul Gauguinekin zuen adiskidetasunetik abiatuta, kontakizunak egoera komikoz beteriko ezusteko norabideak hartuko ditu.