Orain arte isil-gordean egon den agiri asko aurkituko du irakurleak hemen. Kondearen operako protagonista den Txanton Garrote agertotik jaitsi eta egilearen solaskide bihurtuta, klasismoak gure teatroan zer bide hartu duen erakutsiko zaio orriotan barrena dabilenari. Begien bistan izan dituen kasualitateekin harrituko da. Dokumentazio historikoa dago baina ez da historia saiakera. Peñafloridaren obra aztertzen da baina ez da entsegu literarioa. Liburuari hitzaurrea egin dion Jose Luis Otamendik dioen bezala, akademizismotik urrun, «ezohiko artefaktu literarioa» da Aranbarrirena, «doia, neurtua eta suharbera».