Argumento de Tretatxu, Lapurren Gobernadorea
Tretatxu, lapurren gobernadorea, XVIII. mendeko Bizkaiko bandolero baten biografia
zirraragarria da. Bautista Landa, Tretatxu (1716-1761), lapurra izan zen. Baina ez
edonolakoa, auzitegietan agiri sorta lodiak eragin zituenetakoa baizik. Legez kanpo
karrera laburra egin arren (1751-1753), milaka orrialde idatzi zituzten haren kontrako
salaketa eta frogekin. Zorionez, gehienak gorde egin dira eta ikertzaileen esku daude.
Horiek baliatu ditu egileak, Hektor Ortega historialari eta kazetari bizkaitarrak, Landaren bizitza berreraikitzeko.0