Argumento de Traineru Bete Lagun: Iñaki Gaminde Omenduz
Traineru bete lagunek egin nahi izan diote Iñaki Gaminderi keinu liburu honen bitartez. Lan hau ikertzaile, pentsalari, matematikari eta historia-batzaile, aztertzaile nahiz idazle izan den karismadun gizon honek egin duen lan eskergaren omenez egin da. Askotarikoa izan da Iñaki Gaminderen ekarpena herrialde honetan eta hemendik kanpo dituen hamaika argitalpenetan ikusten den bezala, eta lan hau osatzeko gaiak ere anitzak izan dira liburuaren aurkibidean irakur daitekeenez: silabategien azterketa, corpusak duen ekarpena irakaskuntzan, bertsogintzaren erabilera didaktikoa, inguru soziolinguistikoaren eragina hizkuntzaren jabekuntzan, ikus-entzunezko prosodia ipuin kontaketan, -ela eta -enik formen erabilera, euskararen hasiera Euskal Herriko Unibertsitatean eta hizkuntza bariazioa. Aipatutako aniztasuna aberasgarria izango delakoan, hona hemen gure uzta.0