Argumento de Sistema Periodikoa
Sistema Periodikoa ez da noski kimika-tratatu bat, zientzia hori arrotz zaion irakurlea ere arras zaletzeko dohaina baitu. Autobiografia bat ere ez da, zentzu peto-petoan, idatzi oro eta are giza lan oro autobiografia bat den neurri partzial eta sinbolikoan ezbada: historia, hala ere, bada nolabait. Zera da, edo izan nahi zukeen: mikrohistoria bat, lanbide baten eta haren porrot, garaipen eta miseriena. Hala definitzen du Levik berak bere liburua. Heziketa moral baten mikrohistoria ere badela erants genezake, mende honetako doilorraldi beltzena irudi-hondo.0