Liburua
Errealitateari begira bizi den behatzaile berezia da haikuak idazten dituen haijin-a. Haikuak sortzen ditu. Ikusten duena silaba kopuru mugatu batez neurtu eta bere kaierrean jasotzen du kronista zoli baten antzera. Poesia literatur genero bakarra den neurrian (Aristoteleren Poetica eta Horazioren Ars Poetica lekuko), haikugilea poeta eta haikua poesia dela ondoriozta daiteke, esandako hau eztabaidan jar daitekeen arren.