Argumento de Onsa Hilceco Bidia (edizio Kritikoa Patxi Altunak Paratua)
Iuan edo Ioannez de Tartas, bietara agertzen baita haren izena liburuan, 1600. urtearen inguruan sortu zen Zuberoako Sohüten eta bi liburu idatzi zituen, zeinetarik ezagunena baita, orain osorik edizio kritiko berri moduan irakurle euskalzaleari eskaintzen dioguna. Ar ueko eliz-erretore zelarik idatzi zuen («Aruen egin dut neure pieza pobria»), Amikuzeko behe-nafarreraz. Eukal literaturan ditugun liburu guzietatik zailenetako bat dateke, zeren inprimategian hutsegite eta errakuntza pilo bat egin baitzuten, euskaraz ez zekitelako edo. Haiek guziak xahutzen eta autoreak nahiko zukeen testu garbia eskaintzen saiatu gara. Liburuaren tesia, isi-isika liburuan barrena errepikatzen dena, hauxe da: ongi hiltzeko biderik onena herioaz maiz oroitzea da.