Argumento de Nur Eta Ortzadar-txoria
Laster izango dira Bilboko jaiak eta Nur Larrabetzun dago oporretan. Gurasoekin egin du plana arratsalde batean ferietara joateko, barraketara. Esan eta egin. Nurrek ondo pasatzea besterik ez du buruan: Ur-txirristan behera jaistea, dardoak jaurtitzea globoak lehertzeko?baina iritsi bezain laster, Nur ahoa zabalik geratu da: Ezin du sinetsi! Aspalditik zeukan ?hegan? egiteko ilusioa, eta han aurrean, urrutixeago, belardi batean, zer egongo, eta?globo erraldoi bat, ortzadarraren koloretakoa, bere saskia eta guzti! Globoa zaintzen duen gizonarengana hurbildu eta nola funtzionatzen duen azaldu die. Hortik aurrera hasiko gara beste abentura bat bizitzen, beste lurralde bat, beste ohitura batzuk ezagutzen.0