Nortasunaren Psikologia funtsezko diziplina da psikologoen formaziorako eta lagungarria psikiatra, orientatzaile, irakasle eta gizarte-hezitzaileentzat, besteak beste. Lan honetan, teoria nagusietatik abiatu beharrean baina alde batera utzi gabe, egileek, nortasunaren psikologiaren arloan ikuspegi guztietatik egin diren ikerketetan oinarrituta, proposamen eta baliabide didaktiko aberatsak eskaintzen dituzte adibideak, aplikazioak, ariketak, hausnarketarako gaiak, glosategia... modu erakargarri eta ulergarrian.