Egun baten, Mariak bere rotulki berdea ezin zuen aurkitu. Bere gustukoena zen. Mundu guztiari galdetu zion. baina inork ez zuen ikusi, beraz bere logelara bila joan zen. Eta bere altxorrak gordetzen zituen arkoian begiratu zuen, baina alferrik. Bat-batean ahots leun bat entzun zuen: \"Begira ezazu ohe azpian\". Oraingoan ez zen argirik gelan eta zoluko zirrikitu batetik irtetzen zen argi disdirak somatu zituen. \"Tranpa\" bat zegoen. Ohea bere lekutik mugitu, tranpa ireki eta bere burua sartu zuen.