2008ko azaroaren 10ean, munduko dibortziaturik gazteenak Urteko Emakumearen saria jaso zuen, New Yorken, Glamour amerikar aldizkari femeninoak emana.
Neskatila txikia da Nojud, ez da erregina ezta printzesa ere, guraso batzuk eta neba-arreba asko dituen neskatila arrunt bat baizik. Bere adineko haur guztiek bezala, ezkutaketan jolastea gustatzen zaio eta txokolateak erotu egiten du. Kolore askotako margolanak egitea atsegin du eta uretako dortoka baten antza izatearekin egiten du amets, itsasoa ez duelako inoiz ikusi. Barre egiten duenean, bere ezkerreko masailean halako zulotxo bat ateratzen zaio.
Baina, 2008ko otsaileko gau hotz eta ilun batean, malko lodien atzean ezkutatu zen bere begirada polit bihurria, aitak esan ziolarik bera baino hiru aldiz zaharragoko gizon batekin ezkondu behar zuela. Mundua jausi zitzaion sorbalden gainera. Presaka ezkondu eta egun batzuk geroago, azken indarrak biltzea erabaki zuen neskatilatxoak, bere zorigaitzeko patua iraultzen hasteko asmoz.