Argumento de New York - Martutene. Euskal Postnazionalismoaren Utopiaz Eta Globalizazio Neoliberalaren Krisiaz
Saizarbitoriaren Martutene (2012) da euskal literaturako eleberririk garrantzitsu eta kalitatezkoena, euskal kanonaren ardatz bihurtzera deitua dena. Eleberri horrek lehena eta geroa berrikusteko perspektiba berria ematen digu: euskal XX. mende luzea (1898-2012) abertzaletasunak definitua (Arana, ETA) eta globalizazio neoliberalaren krisiak (2008) amaitua. Saizarbitoriak mende horretan ?galtzailearen kultura? euskaldunak izan duen zentraltasuna esplikatzen digu. Bertatik abiaturik, XXI. mende hasi berria ulertzeko, bizitzen hasteko, utopia postnazional bat ere ematen digu Saizarbitoriak, era ezkorrean bada ere, XX. mende joanean ainguratutako euskal burgesia dekadente baten erradiografiaren bidez.0