Gogoetaren mundutik dator Ignazio Aiestaran iruñearra; batzuetan, ordea, pentsamendu egituratua ez da tresna egokiena sentimenduen borborra eta ideien anabasa adierazteko. Horregatik aukeratuko zuen, beharbada, poesiaren bidea filosofo gazteak. Aiestaranek ez du poesia lirikoa egiteko asmorik, hala ere: ez duzu aurkituko hemen txorien kantuaren laudoriorik, ezta amodiozko penen deitorerik ere; aitzitik, pentsamenduz eta ideiaz gainezka dagoen poesia egin du: deitu poesia soziala nahi baduzu, edo filosofikoa, edo politikoa, zergatik ez.