Leo Lionni, haurtzaroan, oso animaliazalea zen, narrastizalea batez ere, eta narrastiak zituen etxean, harearekin, herriekin, iratzeekin eta goroldiarekin egokitutako terrario batean. Zaletasun haren fruitu izanen ziren, handik denbora puska batera, barraskiloaren kontakizuna eta halako beste batzuk. Barraskiloak bere lagunek baino etxe handiagoa izan nahi zuen. Metafora bat da, gai hauek biltzen dituena: bizitzari, zuhurtzia, gauzen praktikotasuna, apaltasuna eta xalotasuna. Eta harrokeria eta axalekokeria kritikatzen ditu.