Argumento de Mozorroaren Xarma
Zigor ez da ohiko euskalduna, inondik inora. Bere belaunaldikoak parrandan eta lagunartean dabiltzan bitartean, berak bere mundu txiki, pribatu eta ezkutua du, bere logelaren lau hormen artean. Pantailek, teklatuek eta prozesagailuek osatzen dute bere koadrila, bere unibertso itxia, eguzkiaren argiak ere gutxitan ikusten duena. Halako batean, ordea, bere kontrolpeko mikro-habitat horretatik irtengo du, eta ez edonora joateko: Thailandiaraino! Izan ere, zer hobe mutil bat mugiarazteko irribarre xarmagarri bat baino? Txatetik harago, ordea, dena da korapilatsuagoa Tawi ederraren esku eztitik.Dasha ere ez da ohiko errusiar neskatila, kanpotik eman dezakeen arren. Ezta Pam ohiko gida turistikoa. Ezta Ming Chun ohiko narkotrafikoaren buruzagia... Baina zer da ohikoa, azken batean, norberaren mozorroa altxatzen dugunean?1