Argumento de Matematika Lh 5
Gelako materialen kalitatea, ugaritasuna eta egituraketa logiko-matematikoa dira era honetako proiektu ororen funtsezko ezaugarriak.
Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko Matematikarako E 1.9 Proiektua puntu hauen inguruan egituratzen eta garatzen da:
1. Ikasleentzako oinarrizko testu-liburu bat, zenbaki-, magnitude-, geometria- eta estatistika-gaitasunak talde handian, bikoteka eta banaka lantzeko.
2. CD interaktibo bat, problemak ebazteko gaitasuna, giltzarrizkoa, lantzeko.
3. Hezkuntza-plataforma bat, hiru helbururekin: ikasgelako lan interaktiboa bizkortzea, ikasleen banakako online lana indartzea eta irakasleak egin beharreko didaktika- eta ebaluazio-lana erraztea.
E 1.9 Proiektua martxan jartzeko, ikasgelan ordenagailu bat behar da gutxienez irakaslearentzat, eta kanoi bat, proiektatzeko, eta ustez ikasle gehienek etxean duten ordenagailua ere erabiltzea.
Bilbe didaktiko honen guztiaren egokitasuna eta eraginkortasuna, bistakoa denez, lan-saioak egunero prestatzeak eta ikasleentzat bereziki egokitzeak eta, azken batean, irakaskuntza hau guztia bideratzen duen irakasle-tutorearen balioak eta gogoak eta ikasleen ahaleginak eta ikasketak baldintzatuko eta eragingo dute.0