Basoko animaliak batzarrean bildu dira. Kezkaturik dabiltza negurako gordeta daukaten janaria desagertu delako. Lapurretan omen dabil norbait.
Marraskilo-Kilo jauna, jakintsu agurgarria, eta bere laguntzailea, Eustakio Zizarea, ikertzen hasi dira lapurra nor den jakiteko: aztarnak aztertu, galdeketak egin, eta abar. Azkenean, ondo antolatutako plan baten bidez, tranpa bat jarri diote, baita erruduna nor den argitu ere.
Misterioa, umorea, irudimen joria eta protagonisten nortasun atsegina: irakurlearen arreta erakartzeko behar den guzti-guztia dauka liburu honek.