Beti, baina eskolako lehen urteetan batik bat, matematikaren edukietara hurbiltzeko, ariketa praktikoetan oinarritu behar da, eta ezinbestekoa da material erabilgarri egokiak erabiltzea.
Jolasaren eta manipulazioaren bidez ekin behar zaio gelan matematizazio-prozesuari. Hori da intuizioaren bidez ulertzeko eta era guztietako kontzeptu, prozedura, harreman eta ezaugarri testuinguruan kokatzeko abiapuntua.
Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloan denbora asko eman beharko da erabil daitezkeen materialekin jolasteko, eta hauek gero eta egituratuagoak eta polibalenteagoak izan beharko dute.