Pelik eta Dorak, elkar gutxi ezagutu arren, betiko gorrotatzea erabaki zuten. Horregatik zihoazen autoaren atzeko eserlekuan nor bere leihotik begira, kopeta izurtuta, besoak gurutzaturik, eta muturra tapirrarena bezain luzea, mendi puntako etxe bakarti baterantz. Zergatik eraman zuen aitak toki urrun eta arrotz hartara?, pentsatzen zuen Pelik; berak zu aitarekin inora joan nahi, ez zuen aita maite, ezta bere andregai kaskagorria ere, eta are gutxiago Dora, haren alaba, ama bezain kaskagorri, baina orojakinagoa...