Aspaldian, orain dela ia bostehun urte, hasten da kutun harrigarri baten istorioa. Indar berezia du kutunak, eta berezia zen bere lehen jabea ere: Filipinetako Samar irlako Pulapula aztia. Hark eman zion Joan Sebastian izeneko marinel bati. Joan Sebastianekin etorri zen kutuna Euskal Herrira. Eta hementxe izan da hainbat gertaera harrigarriren lekuko eta partaide, belaunaldiz belaunaldi. Orain zeurea duzu kutuna. Zuk ere jakin dezakezu zer duen barruan, haren jabeen istorioak irakurri ondoren.