Argumento de Kulero Salatzaileak
Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman nituen. Sekulako buruko mina neukan, burua lehertzeko zorian, ez nekien lehertzen hasia ez ote. Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Eskerrak! Non, ordea?
Honelaxe hasten da kontakizuna, Rafaren ahotik, gau zoro baten ostean. Ama da gelako ate joka dabilena. Berri txarrak dakarzkio, gelako neska batek, Monika ederrak, sexu-abusu salaketa jarri behar du haren kontra. Harrituta gelditu da Rafa. Ez du ezer ulertzen, pikutara bidali zuela Monika, hori bai, baina hortik aparte... Bart mozkor-mozkor egina zegoen eta hortik aparte ez du ezer gogoratzen, ezta nola iritsi diren bere gelara neskaren kuleroak. Baina kulero arrosak lurretik hartu ditu amak, untxitxo bat duten kulero salatzaileak.
Zer gertatu zen ikasle eguneko gau zoroan?0