Orain arte El corralito foral liburuan irakurri ahal zenuena komiki honetan ere ikusi ahalko duzu. Iván Giménezen gidoiak eta Tasioren binetek Nafarroako eliteen boterea nola eratu egin den azaltzen dute, modu irreberente batez, baina aldi berean zehatza eta zorrotza. Umoretsua, zergatik ez. Historia oso serioa da, baina horren kontakizunak ez du hain serioa izan behar, batzuetan solemnitateak ez digulako gehiegi laguntzen: ziurrenik, aferaren larritasuna ohartuko dugu irribarre eginez.
Gerra Zibilatik hona eratutako korralitoaren partaide guztiak aurkituko dituzu: Félix Huarte eta beste enpresari-diputatu frankistak (Zoco patxarana, Taberna okindegia eta abar), UPN eta PSNren arteko koalizio handia, UGT eta CCOOren sindikalismo bertikala, Corellako hartzaren klana, Trantsizioan Del Burgoren azpijokoak, Opus Deiren esku beltza.
Jorge Nagore kazetariak idatzi duen bezala, «Korralito Forala liburu itzela da. Ikastetxetan, derrigorrezko irakurketa izan beharko luke, Nafarroako haurrek benetan non bizi diren jakin zezaten, eta haurrak ez garenok nondik ibili garen jabetzeko». (Diario de Noticias, 2016ko urtarrilaren 22a)