Garuuuunak!!!
Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak ditu ia orrialde guztietan, istorioak erritmo bizian egiten du aurrera, atalak akzioz beteta daude.