Argumento de Koloreak Euskal Usarioan
Beti esan ohi da, hizkuntza bat ez dela egitura gramatikalen konbinaketa hutsa; badela hitz, soinu, kadentzia bakoitzaren atzean mukuru zer bat -sen, jenio, edo dena delakoa deitu dezagun-, mundu ikuskera bat azalarazten diguna. Koloreak euskal usarioan izeneko lan honetan, Patziku Perurena gisa horretako teoria batetik abiatzen da, koloreak euskal tradizioan izan duen erabilpena azaltzeko. Interpretazio ugari ageri da liburuan -interpretazio den aldetik eztabaidagai, dudarik ez da-; hala ere, beste interesik ez balu ere liburuak, izango luke bat garrantzi handikoa: bilketa lan zeharokoa. Corpus baten osatze lana.0