Argumento de Koaderno Handia
Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Liburuak jakinmina pizten du, erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaerak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasun-aire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idatz-tankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta bat baino geratuko da gogoetatsu, irria ezpainetan izozturik eta galderaren bat buruan jauzika.0