Liburua
Ez dakigu nork asmatu zuen Mari Xor. Zaila da jakiten egile ezagun bakarra ala gehiago izan ote zituen. Herriak sortua dela esan izan da, baina azalpen horrek ez nau erabat konbentzitzen. Herria transmisore izan da, izatekotan, eta herrian ere pertsona jakin batzuek kontatu eta transmititu dute ipuina.
Maitagarri-ipuinek, ipuin herrikoi orok bezala, akzioa dute ardatz. Norberak bere premietara egokitu nahi du mundua, norbera ere munduko premietara egokitzen den heinean. Ipuineko protagonistak aparteko laguntza behar izaten du horretarako: tresna magikoren bat, teknologia ezohikoa, pertsona esanguratsu baten aholkua edota abere ahaltsuren bat.