Argumento de Keniako Tximeleta
Ikasturtea amaitu berri da eta dena aprobatu dute Mari Bexamelek eta Mertxe Pandeletxek. Tira, gurasoek uste dute bi neskek dena aprobatu dutela. Ondorioz, Bilborako bidaia irabazi dute. Arenaleko parkean dabiltzala gizontxoa hurbildu zaie: beltza, ttikia, argala... zaildua, hala ere. Ezekiel Tximeleta da, Kenian jaioriko korrikalari arina, Keniako Tximeleta. Euskal Herrira etorri zen eta ez du Keniara itzuli nahi izan. Ihes egin du ezer gordetzeko betarik gabe. Lasterka egiteko zapatilarik ere ez du... eta maratoia izango da laster Balmasedan. Atera eta irabaziko balu! Baina zapatilarik gabe... Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek lagunduko diote.0