Argumento de Kattalin
Ederra, errugabea eta bere familiako emakume batzuen gaitasunen jarraitzailea XV. mendearen erdialdera bi fraide frantziskotarren jarraitzaileen kontrako auzia izan zen Durangon. Auzi hartan epaitutako ehundik gora pertsona izan ziren hiltzera kondenatuak. Urte batzuk geroago, 1500ean, eta herri berean, heretiko edo sorgintzat akusatutako hamar emakume eta gizonezko bat hil zituzten, sutan erreta, lehendik hilak ziren beste sei emakumeren hezurrekin batera. Katalina Goienakoa, emakume sendalarien alaba eta biloba, Arrazolako herritxotik Durangora joan da, emagin lanbidea ikastera. Anboto, mendi sakratuaren magalean jaioa, sineste paganoetan hazia izan da. Durangoko herrian beste bizimodu bat topatuko du, merezi ez duen batez maiteminduko da, eta durangarrak deitu ohi diren sorgintzat salatuen kontrako auzian -emaginak eta belarketariak gehienak- nahasturik aurkituko da.1