Argumento de Kamisoi Zuri Zetazkoa
Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.
?Gominola pila bat ekarri zigun. Ez genuela ezer esango agindu genion. Azukrez bustitako gozo bat sartu nuen ahoan eta hotzikara eragin zidan: hain zen dultzea. Nire ohean eseri zen. Izkinan. Beste monitore guztiak festa egiten ari zirela esan zigun. Zehatzak izateko, edaten ari dira, esan zigun. Umeak dira, ondoren. Eta irribarre zabala erakutsi zidan. Gominolaren azukrea okerreko eztarritik joan zitzaidan. Eztul egin nuen. Gorritu egin nintzen. Handiegi neukan kamisoiaren tirantea erori zitzaidan. Polita zaude, esan zidan. Kamisoi horrekin?.1