Argumento de Kalte Gabeko Jokoak
Encuadernación: Rústica
Colección: Ameslari ; 24
Edad recomendada: A partir de 14 años
Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da.
Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona («Hiltzailea» esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da; alegia, gerran dauden tokiak erasotzen dituzten piloturik gabeko hegazkinen simulagailuak. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Sebastianen bizitzaren kontakizuna beste zenbait istoriorekin gurutzatuko da eta beste istorio horiek pantailaz beste aldera zer gertatzen den kontatuko digute. Hala, protagonistak ez du inoiz jakingo zer gertatzen ari den, baina irakurleak jakingo du Sebastiani hain xaloak iruditzen zaizkion joko horiek zer ondorio suntsitzaileak dituzten.1