Lehen Gogoeta Astea 1985ean egin zen, eliz senak eraginik. Bere helburua da, mundua eta gure herria nondik nora doazen begiratuz, Ebanjelioak gaur eta hemen zein mezu duen hausnartzea. Alegia, Jesusek bizi eta erakusten digun Jainkoa nola dagoen errotua gure munduaren barne-muinetan, gure Elizaren argi-ilunetan, Eukal Herriaren nahi eta ezinetan, gutako bakoitzaren historioan.
Gogoeta Astean, hitzak eta isiltasunak leku egiten diote elkarri: hitzaldietan entzundakoa barneratzeko otoitza izan ohi da ardatza, hausnarketa eta solasa girotu eta jazten dituena.