Ez dakizkienetan, gauza anitz badira. Motorra piztu eta lagunak nora eramanen dituen ez daki. Nor eta zer bidean aurkituko dituen ez daki. Jainkoak, misio ulertezina, segitu behar diren errekak eta horrelako gauzei buruz ezer ez daki.
Nor bera nor izaten ahal den ez daki ere ez.
Alta, aitatxiren erran zahar bat beti gogoan du: Izena duena izana da, eta izanen.