Argumento de Jantzi Beltz Bi
Hilabete gutxiko bizia gelditzen zaio Teresari. Arantza bat eraman izan du barru-barruan sartuta bere bizitza osoan, Almike alabak hemezortzi urte betetzeaz batera etxetik alde egin izana, droga-arazoak tarteko. Hitz egin nahiko luke alabarekin, patxadaz; baina badakienez hori ezinezkoa duela, erabakitzen du zerbait utziko diola idatzita, hura noiz edo noiz etxera itzuliko balitz amak bere azken hilabeteetan egunero idatzi zizkionak irakurriko lituzkeen itxaropenaz. Alabari idazten dizkion paperetan beren bien bizitzez hitz egiten dio Teresak, eta, horiez gain, hil arte bete nahi dituen asmoez ere bai. 1930-40ko hamarkadetariko batean jaiotako ama baten ahotsa da de profundis honetan entzun daitekeena. Drogak irentsi dion alabarenganako enpatiaz heltzen dio itxaropenik ezaren aurkako borrokari bere bizitzako azken hilabeteetan. Euskal Herrian drogak harrapaturiko lehenengo belaunaldikoen ama baten kontakizun jariotsu honetan, bizitzea egokitu zaion mundura âdena dela garaia zein lekuaâ moldatzen jakin ez duenaren bizikizunak aurki daitezke.1