Argumento de Irakurri Eta Ulertu 4
Encuadernación: Rústica
Cuaderno del alumno
Ulermena indartzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko koadernoa.
Irakurri eta Ulertu koadernoak sei koaderno dira, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera lantzeko. Irakurtzeko fitxa hauen bidez, eguneroko bizitzan erabiltzen diren testu motak ezagutuko dituzu, eta horiek interpretatzen ikasiko duzu. Irakurtzeko zaletasuna lantzeko ere aproposak dira.
Zenbait abileziatan oinarrituta, ikasleek testuak aztertzeko eta ulertzeko teknikak ikas ditzaten bereziki pentsatutako koadernoak. Gainera, etapa honetako curriculumak barnean hartzen dituen testu mota guztiak lantzen dira.
Koadernoa unitateetan dago egituratuta. Unitate bakoitzean:
- Egoera batetik abiatzen da. Egoera horretan, zer abilezia landuko diren azaltzen da, adibideen eta jardueren bitartez.
- Tipologia jakin bateko testu bat: narrazio, deskribapena, elkarrizketa, azalpena, etab.
- Irakurmen galderak: batzuk abileziari buruzkoak, beste batzuk hitzez hitzeko ulermenari buruzkoak, eta, azkenik, inferentziadun beste batzuk.0