Argumento de Int.quimica Fisica para las Ciencias Ambientales
Elementuen Taula Periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena? Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena., eskualdeen ikuspegi orokorra izango dugu. Azaletik sakonerantz, barrenduz joango gara lurraldearen osaeran eragina duten kontuetan. Zer ezaugarri aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen diren ere ikusiko dugu. Alegiazko erreinu horrek antolaera ordenatua du, hots, bere legeak eta bere administrazioa. Bestalde, mundu honetan orok bezala, badu laugarren dimentsioa ere: denbora. Bi denbora, zehazkiago. Batetik, eskualdeak: ez izatearen itsasotik agertzeko bide luzearen historia, materiaren jatorritik hasita. Eta, bestetik, eskualdeok irabazi -aurkitu, esploratu, izendatu, eta, azkenean, mapa txukun horretan egokitu- zituzten gizakien abenturari dagokiona. Kimikaren bi historiak, alegia: elementuena eta jakintza-arloarena.0