Azken urteotan, asko idatzi da horretaz; hausnarketa serioak egin dira. Dozenaka liburu eta liburuxka ditugu argitaraturik hizkuntza-gaitasunaz, testu-ekoizpenaz, testugilearen gaitasunez, testuinguruaren baldintzez, komunikagarritasunaz, idazteaz beraz...
Eta, preseski, kontu horiek hartu dituzte aztergai eta hizpide Elixabete Perez Gaztelu eta Esther Zulaika Ijurko Deustuko irakasleek, eta Batxilergoko lehen mailako ikasleen ekoizpenak izan dira analisirako abiapuntu. Ordu askoko jarduna eta emana dago liburu honen atzean. Baina ez lana bakarrik, baita urrats pragmatiko handiak ere.