Argumento de Hyperion
Hölderlin euskaratzeko esperantzarik gabeko zeregina sortu zen egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan. Baina ez zuen solasak ekarri, ez zen perpausa izan. Ez. Neronek aipatu nuen nola deusek ez duen hainbat kalte egiten euskal irakurlearen arimarako nola poeta handi zenbaiten itzulpenaren ausentziak. Hitz deskontsideratu horiek eraman ninduten galbidera, eta zertako sartzen naizen ni itsas hondar gabe honetan neure buruari mila eta bi aldiz galdetzen nion ordurako, beranduegia zen. Baina sartu banintzen, sartu nintzen. Eta hona, irakurle kuriosoa, uzta eskas hau zure eskuetara iristen deneko eguna. Poesia honen egilea, Friedrich Hölderlin, oso patu poetiko eta tragikopean suertatu da.1