Argumento de Hutseniako Hazkurria Eta Beste
Liburu honek aurtengo martxoan hain supituki zendutako Joxemiel Bidadorren poesia lanak biltzen ditu. Erdigunean, ardatz gisa, azken denboran onduriko Hutseaniko hazkurria poemategia. Bertan, dantza eta literatur ikerketan hain ezagun genuen idazle oparoaz haratago, poeta azaltzen zaigu, bere barne munduko poz eta minei lotua, jakintsu, aske, jostari.
Osagarri gisa, Bidadorren poesiaren erreferente osotua eskaintze aldera, 90ko hamarkadan Iruñeko Udalak antolatutako literatur lehiaketetan aurkeztu eta saritutako Andrea eta desgizonaren gauzatzea eta Garañoko gatazkaren bart bezperan egin besta isila poemak ere sartu dira.
Poetak Heriori erregu eginagatik, gazterik eraman zuen ustekabean. haren poesia utziz:
«Agian,
hizkuntza jolasaren edertasun
ezkortasuna gainditzen lagungarri daitekeelako.
Neuretzat idatzi baitut,
arauari ez nakion zor».0