STEFAN ZWEIG
Vienan jaio zen, 1881ean. Oso idazle ospetsua izan zen 1930-40etan. Industriagizon judu aberats baten semea zen eta, filosofia eta literaturaren historia ikasirik, oso gazterik hasi zen idazten. Eleberriak, poemak eta Europako zibilizazioa aztertzen duten saiakera-lanak idatzi zituen, besteak beste. Nazional-sozialismoaren etsai baitzen, Brasilera ihes egin zuen Hitlerren gorakadarekin, eta bere emaztearekin batera bere buruaz beste egin zuen, libreki erabakirik eta argitasun osoz", 1942an, nazismoak Europan barrena aurrera egiten zuela ikusi, eta europar zibilizazioaren etorkizunaz etsirik. 1919tik 1934 arte Salzburgen bizi izan zen, eta han idatzi zituen bere biografia, kontakizun eta saiakerarik ospetsuenak. Horien artean aipagarriak dira Maria Antoinette, Erasmo Rotterdamekoa, Dickens, Balzac.
Eleberrien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Amok, Xake-nobela, Emakume ezezagun baten gutuna, Sentimenduen nahasmendua eta Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan.
Igelak argitaratutako Stefan Zweigren beste liburu batzuk:
EMAKUME EZEZAGUN BATEN GUTUNA