Halako batean, ikasgela berezi horretan Mei agertuko da, neska antisozial eta isila. Baina baita gaitasun bitxi baten jabea ere: gizakiekin komunikatzeko aukera gutxi izanik, zomorroekin hitz egiten du. Trebetasun horrek egoera harrigarriak sortuko ditu. Argumentuak Meiren bizitzaren eta nortasunaren bilakaera kontatzen du, betiere eskola ardatz eta ikaskideak aldi berean kontraste eta koru. Narratzailea Lukas da, Meiren lagun eta mireslea.