Argumento de Hizkuntza-normalizazioa. Planak Eta Plangintzak Ikastetxeetan
Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europarra Masterrean kokatuta dagoen Hizkuntza Normalkuntza Plangintzak Ikastetxeetan ikasgaiak eskaini digu aitzakia, honako liburu hau idazteko, bertako ikasleriak eskura izan dezan, kontzeptuak lantzeko kontsultategia. Demolinguistika, definizioak, oinarrizko kontzeptuak, ingurumari teorikoak, hizkuntzaren erabileraren neurketa, hizkuntza-normalizazioa hezkuntzan, mintzagrama eta plangintzen ebaluazioetarako lanabesak eta irizpideak. Hori da, laburrean, irakurleak liburuxka honetan aurkitu dezakeena. Ikuspegi praktiko eta aplikatua. Liburua egin dugu adituentzat, ikasleentzat eta, batez ere, normalizazio lanetan murgildurik gogoz eta gogor diharduten irakasleentzat eta teknikarientzat. Haientzat, esker onez; zuentzat, euskara biziberritzen beharrean ari zaretenontzat.0