Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.
Baina, ahazteko ere, aurrena ahaztu beharreko hori ezagutu behar da, ezta? Nor garen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugulako. Labirintoan ez galtzeko eta handik onik ateratzeko, lokarria behar dugulako?