Libros > Han goitik itsasoa ikusten da (Ebook)
Portada de Han Goitik Itsasoa Ikusten Da (ebook)

Han Goitik Itsasoa Ikusten Da (ebook)

Autor:Julen Gabiria Lara;
Categoría:
ISBN: EB9788490271551
Elkarlanean, S.L. nos ofrece Han Goitik Itsasoa Ikusten Da (ebook) en vasco, disponible en nuestra tienda desde el 19 de Junio del 2014.
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Han Goitik Itsasoa Ikusten Da (ebook)

Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker idatzi zuen Connemara gure bihotzetan , bere lehenengo liburua zena eta arrakasta izugarria irabazi zuena. Bosgarren deialdian berriz aurkeztu zen beka honetara, ostera irabazi, eta esku artean dugu sariketa horren emaitza. Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira. Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea? Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak. Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.0

Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso