Argumento de Haizearen Tunela (el Túnel del Viento)
Amona josten aritzen zen etxe atzeko palmondoaren itzalean eserita, eta ni gordelekutik begira egoten nintzaion. Pedro eta Marta lehengusu-lehengusinekin jolastea ere atsegin nuen. Zoriontsu samar nintzen, nahiz eta aita gurekin ez bizi, kartzelan baitzegoen, umeok ulertzen ez genituen arrazoiengatik. Baina, ga-uetik goizera, nire bizitza hankaz gora jarri zen; ama eta amona hil zituzten, zergatik ez genekiela, gerrillak ez baitzeukan nire familiari zertan minik egin, eta paramilitarrek ere ez. Hala, bakarrik geratu nintzen. Garaitsu hartan, herrixkara apaiz espainiar bat iritsi izen, Kasla izenekoa; haren lagun egin nintzen.1