Argumento de Gutun Lapurrak
Leihotik kaleko eguneroko joan-etorriari begira zegoela, berriro abandonatuta ikusi zuen postariaren orgatxo beilegia. Oraingoan pareko espaloiaren erdian zegoen. "Ostu egingo dio norbaitek", pentsatu zuen. "Lapur bat etorri, dismulo osoz tira egin eta lasai asko urrundu daiteke, erosketa egitetik datorren balitz bezala. Errazagorik! Nork esango lioke ezer? Nork pentsatuko luke bera ez dela postaria? Eta gero, etxera iritsi ondoren, lapurra gutunak banan-banan zabaltzen jar daiteke", pentsatzen jarraitu zuen mutikoak, orgatxoa bistarik galdu gabe.1