Xabier Olarra
GIANNI CELATI
Sondrion jaioa 1937an, Comiche (Einaudi, 1971) izeneko eleberri labur batekin agertu zen literaturaren plazara. Hurrena, abenturazko hiru kontakizun luze argitaratu zituen, Guizzardiren abenturak, Bagutta saria jaso zuena 1972an. Eta haren ondoren Denak hasperenka (1976) eta Paradisuko almanaka (1978). Gero, Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) izeneko trilogian bildurik eman zituen hirurak argitara 1989an eta Mondello Saria jaso zuen harengatik 1990ean. Tarte horretan Quattro novelle sulle apparenze eta Verso la foce argitaratu zituen, besteak beste. Eta Narratori delle pianure liburuak (1985) Premio cinque scuole eta Premio Grinzane-Cavour jaso zituen. Gianni Celati, gainera, itzultzaile ere bada, eta Roland Barthes, L.F. Céline (Viaggio al termine della notte), Jonathan Swift, Jack London, Mark Twain, Herman Melville, Joseph Conrad eta beste zenbait autore frantsesen eta ingelesen obrak itzuli ditu.
Prentsaurrea (.doc)
Hitzaurrea (.doc)
Igelak argitaratutako Gianni Celatiren beste liburu batzuk:
DENAK HASPERENKA
GUIZZARDIREN ABENTURAK
PARADISUKO ALMANAKA