Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute: oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.