Argumento de Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I
Irakasle lanetan gabiltzanean, askotan etortzen zaigu burura honako gogoeta hau: Denbora izango banu....Nik oraingoan izan ditut bai denbora, bai aukera, ariketa sorta txiki hau sortzeko eta ariketok ebazteko. Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I arlorako eginak daude, eta arbel digitalarekin erabiltzeko sortuak, nahiz eta aukera eman beste edozein modutan erabiltzeko.Hona hemen ebatzitako ariketen helburuak:" Gela barruan teknologia berrien erabilera bultzatzea. " Arbelean idazten pasatzen dugun denbora murriztea." Problemetan planteatzen diren egoerak hurbilak izatea." Berdintasuna, arrazakeria, emigrazioa eta antzeko gaiak zehar-lerro moduan agertzea." Hain serioa den matematika umore-puntuaz hartzea.Ariketak PowerPoint programarekin sortuak daude, eta ariketa bakoitza aurkezpen bat da. Aurkezpen horietan testua, ebazpena eta soluzioa klik bakoitzarekin batera agertuko dira.8 ariketa-karpeta daude (ekuazio-sistemak, interpolazioa, maximoak eta minimoak, konbinatoria, probabilitatea, dimentsio bakarreko estatistika, bi dimentsioko estatistika eta banaketa binomiala eta normala), eta bakoitzean 12 ariketa (interpolazioa ariketa-karpetan izan ezik, 10 ariketa baino ez baitaude).Espero dut esku artean duzuen materiala erabilgarria izatea.Itziar Nabarro0